XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TUZIDIDE poeta PAUL CARTLEDGE.

PAUL CARTLEDGE, historialari britainiarra, Cambridgeko Unibertsitateko (Britainia Handia) antzinako historia irakaslea. Beste zenbaiten artean, 1300-362rainoko Esparta eta Lakoniari buruzko obra bat idatzi du (1979).

Terracotazko kopa (xehetasuna), irudi beltzekin (K. a.-ko 520-510 ingurua), Nikostene izenez sinatua, Atikako zeramikaren adierazgarria (Etruria).

GIZON honi buruz, berak idatzi zuen obra bakar bukatu gabeak dakarren apurtxoa besterik ez dugu ezagutzen.

Dirudienez, atzerrian garrantzi handiko loturak zituen Atenako familia aristokrata aberats batetan jaioa zen, K. a.-ko 455 urte inguruan.

Atena garai horretan bere ahaltasunen gailur-gailurrean zegoen: 170 arrauneko gerrako hiru arraun iladako untziz hornituriko armadari esker pertsiarren indarraren aurrean Egeo itsasoan zuen agintea bere gailurrean dago eta bere sistema demokratikoak berrikuntza sakon bat izan berri du, Perikleren erreformei esker.

Atenaren inperioa, demokrazia, Perikle: Horiek dira Tuzididek Peloponesoko gerrari buruz utzi digun kontakizun konprometatuak dituen ardatzak (K. a.-ko 431 - 404, baina bere liburua esaldi baten erdian bukatzen da 411ko udako egun batetan).

Borroka ideologiko eta militar horretan Tuzididek badu partea - eta garrantzi handiko partea hala ere.

Atenako hiritarrek 424ean estratega hautatua, urte berean atzerrirako bidea hartu behar izan zuen berak zerikusirik ez zeukan porrot baten ondoren.

Herbesteratze horrek, borroka bukatu arte luzaruko bait da, berak dioenez, etsaiaren, kasu honetan Espartaren ikuspegia kontutan hartuz gauzak ikusteko bide emango dio.

Hala ere, itxuraz objektiboa bada ere, ezin utz ditzake goraipatu gabe Perikleren estadista gaitasunak, mingostasunik handienaz atenarren era hondamendia ekarri zuten demagogoen erokeria gaitzetsiz, bidenabar bere pertsonaren eta bere aberriaren etorkizunari buruzko komentarioak gure esku jartzen dituelarik.

Tuzididek bere historia behin betirako lorpen bihurtu nahi du.

Eta bi arrazoirengatik lortuko zuen hori.

Lehendabizi, bere liburuaren tituluak adierazten duenez, Peloponesoko gerraren Historia, gerrari buruz berak zuen ikuspegia ezarri ziolako etorkizunari.

Egiaz, Espartaren ikuspegirik, eremu mugatu bateko gerra zen, Atenaren eta haren inperioaren aliatuen eta menpekoen kontra zuzendua.

Istiluak Espartak sortu zituela eta gerra hori hogeitazazpi urtez luzatu zen enfrentamendu bezala eta ez, zazpi urtetako nolabaiteko bake deitu litekeen zerbaitek, banatu zituen hamar urtetako bi kanpaina militar bezala hartu behar zirela uste zutenak gutxi dira garai horreran.

Baina hain da handia Tuzididek duen komentzimendu gaitasuna, ze gaurregun ezinezko gertatzen bait zaigu ikustea, ez bakarrik Arena eta Espartaren arteko gerra, baizik K. a.-ko V mendearen bigarren erdiko historia guztia Perikleren mendea Atenarentzat izan zen urrezko aro guztia gure idazlearena ez den bestelako ikuspegitik.

Bigarren gai nagusi bat kontakizunean azaltzen diren mintzaldiak eta eztabaida historikoak dira.

Ez dago dudarik haien edukia emateko esandako hitzen edo argudiatzeko alderdi nagusien erreseina leialak hartzen dituela oinarritzat, baina mintzaldi horiek guztiak berriro idazten ditu estilo paregabean eta pentsamendu aldetik sendotasun berezia emanez.

Historiagileak ez datoz bat Tuzididen birsorketa hauen leialtasun historikoaz edo obraren egituran berak izendatzen dien lekuaz.

Miloko Elkarrizketa da dudarik gabe historialari greko honen ataletan eztabaidarik gehien sortu duena, Egeo itsasoko Milo-n general irenarren eta agintean zeuden oligarken artean 416 - 415ean izan ziren negoziaketen aipamena, alegia.

Garrantzi handiegirik ere ez zuten elkarrizketa horietan berak ezin izan zuen inolaz bertan egon; horrelako atal batetan, dirudit, nabari dela nola Tuzidideren baitan historiagile zientifikoak bere lekua uzten dion moralistari, politikaren teorikoari edo prosaz idazten duen poeta tragikoari.

Hona guztiz arrotz egiten zaigun dramatizazioa, baina jakinaren gainean erabili bazuen, beti baliagarri zeritzon ikasgai bat, egia bat guri emateko erabili zuen inolaz ere.

Nire aldetik, era honetan ulertuko nuke: estatu eratuek ez dute sekula jokatzen haiek osatzen dituzten taldeek betetzen dituzten agindu moralen arabera, segurtasuna, ospea eta interes ekonomikoak oinarritzat dituen norberekoikeria kolektibo mota batek bultzaturik baizik.

Hartaz, planeta mailan gaurko gure egunotako puntu bero egiazko edo ustezkoak kontutan hartzen baditugu, ba al da bat bera ere hutsik gabeko lege honi ihes egiten dionik? Tuzididek, orduan, ez du gaurkotasunik galdu.